EMF logoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 301

Écrins

2025

Editoriala

Etxeberria Ramírez, Paulo

Mendian, markaturik dagoen bide zabal batek interesa ken diezaioke zeharkaldi edo igoera bati. Baina, ondo jarritako mugarri gutxi batzuk, adibidez, orientazio korapilatsua duen eta harriz josirik dagoen mendi-hegal batean, eskertzekoak izaten dira. Mugarriak nola, halakoak izan dira dira Pyrenaicaren jarraibideak eta moduak, erredakzio-taldeko kide izan naizen lau urteetan, aldizkaria zuzendu duten pertsonengandik ikasiak: Iván Ruiz eta Luisa Alonso. Haien lan onaren froga modura, gaur egun jende askok argitaratzen ditu, eskuzabal, hainbat jarduerei buruzko artikuluak aldizkarian.

Mendi-hegal horretan, argitalpen honen sustatzaile den Euskal Mendizale Federazioak jarritako mugarriak ere presente daude. Zentzu horretan, gure presidente Ricardo Hernanik 298. aleko editorialean idatzi zuena aipatu nahiko nuke: federazioak, Pyrenaica barne, mendiko diziplina guztien alde lan egingo du eta arreta berezia eskainiko die eguneroko mendizaleei (esan genezake igandetik igandera dihardutenei).

Gainera, mendiko zientziez (naturalak eta sozialak) eta artez elikaturiko kolaborazioak argitaratzen jarraitu nahiko luke Pyrenaicak, federatuek edo beste esparru batzuetakoek idatziak. Izan ere, gure jarduerak egiten ditugun inguruneak ezagutzeak eta ekartzen dizkiguten sentimenduek gure ikuspegia aberatsago egiten dute.

Gaiari helduz, ale honetan honako artikulu hauek proposatu ditugu: paseo bat Gipuzkoako kostaldeko flyschean, zeharkaldi bat Kantauriar mendikatean, hainbat igoera Aragoiko eta Kataluniako Pirinioetan, bidai bat Rifeko mendietara, zeharkaldi bat Écrins mendigunean, abentura bat Kirgizistanen, mendiko eskiko zeharkaldi klasiko bat eta eskalada-bide batzuk Alpeetan, eskalatzeari buruzko gogoetak, Geologiako eskola praktikoak Urkiolan eta mendizaletasunaren historia apur bat. Gainera, argazkigintza, albisteak, elkarrizketak, argitalpenak, ikus-entzunezkoak eta umore ukitu bat.

Gozatu ale honetako edukiez!

Aurkibidea

Mugarriak / Hitos

Etxeberria Ramírez, Paulo

MENDITXIKI. GIPUZKOA. MENDATA ETA SAKONETA

Arrizabalaga, Mikel

SANABRIAKO ZEHARKALDIA. LAU EGUNEKO ABENTURA, IZOTZAK MOLDATUTAKO MENDIETAN ZEHAR

Ruiz "Rota"; Iván

MALLO GORRETA Y GORRETA DE LOS GABACHOS

Txapartegi, Jokin

LA OLLA DE NÚRIA

Salcedo Martínez, Nagore;Corrales Alejos, Eduardo

MONTAÑAS DEL RIF

Uriarte, Txomin

GR 54 – TOUR DE LOS ÉCRINS. UN ESPECTÁCULO ALPINO

Fernández Díaz, Begoña;Etxeberria Ramírez, Paulo

ATRAVESANDO LAS MONTAÑAS ALAY EN KIRGUISTÁN

Torres, José Mª

FOTOGRAFÍA

Fernández Varona, Josu;López Azurmendi, Juan José

CHAMONIX - ZERMATT. ALPEETAKO ESKI ZEHARKALDIRIK KLASIKOENA

Oiarbide Telleria, Aitor

NIRE MUGEN GAINETIK

Merino Ruiz, Josu

BALELLAZA ORRATZAK. BISAURIN. AZKEN POETA

Aretxabaleta \"Txapel\", Karlos

CUMBRES A VISTA DE GEÓLOGO (III). ANBOTO

Arostegi, Javier;Apraiz, Arturo;Martínez-Torres, Luis Miguel

NUESTRA HISTORIA (XI): NUEVOS HORIZONTES

Iturriza, Antxon

EUSKAL HERRIA LIBURUAK. OTRA FORMA DE HACER PAÍS

Areitio, Argiñe

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN XXIX. GALA

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea