EMF logoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 305

Valle del Ródano

2026

Editoriala

Etxeberria Ramírez, Paulo

Hezkuntza-arloko zenbait emaitza direla eta, udaren ostean puri-purian dabilen gomendioetako bat da. Ez dirudi zentzugabea gomendio hori helduoi helaraztea. Irakurketa lasai eta luzeez ari gara; iraultzailea dirudi, titularrek, mikrolekturek eta scroll infinituak kolonizaturiko garaiotan.

Azken asteotan sarritan aipatu da 400 zenbakia, laurehun hitz horietatik aurrera idazki batean arreta mantentzea kosta egiten omen baita. Ba 400 hitz ditu gure aldizkariko orrialde batek grosso modo; orrialde sinple batek, ez bikoitz batek. Editorial honek gure bi hizkuntza ofizialetako batean dituen hitzak ere 400 dira, gutxi gorabehera.

Pyrenaican, lasai eta soseguz irakurtzeko atal ugari aurki ditzakegu. Gure aldizkarian, hasiera batean, ez dugu topatuko atzera botako gaituen irakurketa zailik. Bai, ordea, irakurterrazak diren artikuluak, literaturaren profesionalak ez diren pertsonek idatzitakoak. Ez dezagun ahaztu, gainera, gure aldizkaria jasotzen duten irakurle kopurua: argitalpen bakoitzeko 32.000 ale inguru, edo beste modu batera esanda, 40.000 irakurle izateko aukera ale bakoitzeko.

Asko dira mendiak izan ditzakeen ikuspegiak, eta hala islatzen dute Pyrenaicaren historia luzean landutako hainbat gaik. Nabarmentzekoak dira igoeren, ibilbideen, bidaien, abenturen eta askotariko jardueren narrazioak; noizean behin natura-zientziei, historiari, toponimiari eta abarri buruzko artikuluak ere izan dira, gehienetan dibulgazio hutsean oinarrituz. Irakurtzear zauden aldizkaria horren erakusgarri. Hona hemen ale honetan aurki ditzakezun eduki batzuk: helburu desberdinak dituzten Pirinioetako bi zeharkaldi, Rodano bailarako zenbait ibilbide, abentura bat Groenlandian, Carlos Galan espeleologoaren oroigarri bat eta elur arrosari buruzko ohar eta apunte batzuk.

Konturatu orduko, jada irakurri dituzu 400 bat hitz, hala ere gogoberotu beharrik ez dago, ez eta takada batean aldizkaria irentsi beharrik ere... pare bat artikulu eguneko irakurtzea nahikoa izan daiteke.

Aurkibidea

Irakurtzea / Leer

Etxeberria Ramírez, Paulo

MENDITXIKI. ARABA. SOILA

Arrizabalaga, Mikel

TRAVESÍA PIRENAICA EN DEFENSA DE CANAL ROYA (II)

Alejos, Luis

TEN ETA PILEÑES. LEÓN ETA ASTURIAS ISPILUAN

Etxeberria Ramírez, Paulo

ANETO-MALADETA: 34 HIRUMILAKO AMESTEN JARRAITZEKO

Etxegoien Etxeberri, Iñigo

BÉJAR ETA FRANCIA MENDILERROAK. SALAMANCAKO MENDIETAN

Vío Dominguez, Guillermo

GROENLANDIA, RECORRIENDO EL CÍRCULO ÁRTICO

Hernani, Ricardo

EL VALLE DEL RÓDANO. EN EL CANTÓN DE VALAIS

Barinaga, Ali

FOTOGRAFÍA

Mediavilla, Carlos;Rabadan, Jon Ander

KARPATOEN TRABESIA MENDIKO BIZIKLETAN

Arabaolaza, Haritz

125 ANIVERSARIO DE LA CRUZ DE GORBEIA

García Uribe, Iñaki

LA NIEVE ROSA: CUANDO EL HIELO FLORECE

García Plazaola, José Ignacio;Fernández-Marín, Beatriz

AGUR, CARLOS

Vera Martín, Carolina

CUMBRES A VISTA DE GEÓLOGO (VI). BERIAIN

Arostegi, Javier;Apraiz, Arturo;Martínez-Torres, Luis Miguel

NUESTRA HISTORIA (XIV): DESCUBRIENDO EL HIMALAYA

Iturriza, Antxon

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN XXX. GALA

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea