EMF logoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 304

URDAIBAI SUBTERRÁNEA

2026

Editoriala

Pérez, Fernando J.

Ia asteburuero errepikatzen den eszena: auto-ilarak bazterbideetan, aparkalekuak gainezka, jende ugari mendi-autobide bihurtutako bidezidorretan; ondorioz zaila egiten da gailur batzuetan paisaiari lasaitasunez begiratzeko txoko bat aurkitzea. Igandean Gorbeiara, Aizkorrira, Anbotora edo Txindokira joaten denak, ezagunenak bakarrik aipatzearren, pentsa lezake euskal mendiek lasaitasun paraje izateari utzi diotela, jada ez direla hamarkadetan zehar mendizale askok bilatu izan duten babesleku.

Eta, neurri batean, arrazoi izango luke.

Pandemia mugarri bat izan zen. Hainbat hilabetetako konfinamendu eta murrizketen ondoren, milaka pertsonek mendian ibiltzeak eskaintzen duen plazera ezagutu zuten. Zaletasun hori, berreskuratua izan edo aurkitu berria izan, geratzeko etorri zen. Gaur egun, txangozale gehiago daude, mendiko lasterketa gehiago daude, edota argitaratze gehiago daude sare sozialetan.

Hala ere, Euskal Herriko mendiak masifikatuta daudela esatea sinplifikazio hutsa izango litzateke, eta bidegabea. Mendi batzuk, bidexka batzuk eta ordu jakin batzuetan bai. Baina nahikoa da ibilbide ezagunenetatik pixka bat aldentzea oso bestelako errealitatea aurkitu daitekeela ohartzeko. Izan ere, jende askok Instagramen partekatzeko Gorbeiako gurutzearen edo Anbotoko siluetaren argazkia bilatzen duen bitartean, hain entzutetsuak ez diren ehunka gailur aurki daitezke. Mendi apalak,  ederrak, tontor ezezagunagoak, masifikaziotik at, edota ahazturiko baso eta bidezidorrak. Oraindik ere erreka baten murmurioa, okil baten mokokadak edo txantxangorri baten kantu bizia entzuteko aukera agertzen duten lekuak.

Mendizalez ase dauden mendietan ere badira aukerak. Ohiko bideak utzi eta antzinako artzain-bideak arakatzen ausartzen denak, Gorbeian edo Aizkorrin ere bakardadean ibiltzea posible dela jabetu daiteke. Agian masa-bainu saihetsezina topatuko du gailurrean, baina harainoko bidea garai bateko esperientzia intimoa izan daiteke.

Benetako arazoa ez da mendizale gehiago garela. Mendiak, oraindik guztionak dira, zorionez. Kezkagarriena da gailurrak kontsumitzeko joera hedatu dela, kromoak biltzen dituenaren antzera. Igo, argazkiak atera, argitaratu eta alde egin. Egiten ari garen ibilbidea behatzeko, lurraldea ezagutzeko edo ikasteko eta ulertzeko astirik gabe. Horregatik, modan dauden ibilbideetatik haratago begiratu dezazuen animatu nahi zaituztegu Pyrenaicatik. Sastraka eta ahanzturan eta desagertzeko zorian dauden bideei buruzko jakin-mina berreskura dezazuen. Mendia ulertzeko modu lasaiagoa eta kontzienteagoa aldarrikatu nahi dugu.

Garrantzia soilik gailurrari eskaintzen dionak, mendian jendea aurkituko du. Garrantzia mendiari berari eskaintzen dionak, oraindik isiltasuna aurkituko du. Euskal Herrian, oraindik ere, isiltasun handia dago, batzuek uste dutena baino askoz handiagoa.

Aurkibidea

Mendi masifikatuak? / Montañas ¿masificadas?

Pérez, Fernando J.

MENDITXIKI. NAFARROA. ORHI

Arrizabalaga, Mikel

PEÑA SANTA DE CASTILLA, 2596 m. LA REINA DE PICOS

Regidor, Diego

TRES RUTAS CIRCULARES POR LOS LAGOS DEL PARC NATURAL DE L’ALT PIRINEU

Alcorta Loyola, Iñaki

MONTE ATHOS

Gutierrez Bidarte, Aimar;Gutierrez Angulo, Jose Mari

CONOCIENDO CERROS MEXICANOS

Longa, Lara;Sanz, Matilde

MACIZO BRANDBERG. Ascenso al techo de NAMIBIA

Torres, José Mª

FOTOGRAFÍA

Arrizabalaga Fernández, Hodei;Barace Eneterreaga, Iñaki

PAISAJES SUBTERRÁNEOS DE URDAIBAI

Granja, Josu

“GRAVELNAUTAK” ATLAS GARAIAN. ORICALCUMAREN BILA

Etxabe Iriondo, Iñaki;Serrano Lasa, Ibon;Iturrate Mendieta, Mikel

POLONIAKO TATRA MENDIEI BEGIRA. NATURA ETA KULTURA: PASIO BATEN HISTORIA LABURRA

Pomiankiewicz-Wagner, Emilia

CUMBRES A VISTA DE GEÓLOGO (V). AIAKO HARRIA / PEÑAS DE AIA

Arostegi, Javier;Apraiz, Arturo;Martínez-Torres, Luis Miguel

NUESTRA HISTORIA (XIII): POR FIN, EL EVEREST

Iturriza, Antxon

MENDI FILM BIZKAIA TERNUA BEKAREN NAZIOARTEKO IZAERA

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea